XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutxiren kontua da beraz gaur egun, bihar-etzi askorena izan ledin nahi bagenuke ere, eskuartean darabilgun jardungaia.

Eta on izango dugu, bestalde, bide-urratze horretan txostengileak berariaz azpimarratzen digun honako puntu hau ere ondo kontuan hartzea: euskara euskaldungoaren hizkuntza egoki eta erabiliagoa izateari lagunduko dion administrazio-hiztegia bultzatu behar da.

Euskararen etoglosia gehitzea da helburua, horixe da neurpidea; (etoglosia hori) areagotuko duena ona da; murriztuko duena, txarra.

Horra beraz, txostenean labur eta zehatz esan zaigun hori adostasun-aitormenez errepikatuz, terminologi saioak begien bistatik inoiz galdu behar ez lukeen helburu bikoitza: - geroz eta administrazio-gune gehiagotan erabiliko den hizkera-moldea indartu behar da; eta - administrazio-gune horietariko bakoitzean geroz eta langile gehiagok administrazio-esparruko lankideekin zein esparru horrezaz kanpoko hiritarrekin praktikan erabili ahal izateko formula egokia finkatu eta zabaldu behar da.

Administrazio-esparru berrietara zabaldu behar da euskara, eta esparru horietan euskaraz halako normaltasun batez jardungo duten administrariak ugaritu.

Eskakizun horiek betetzeko egokia izango den terminologiaz jardun behar genuke hortaz, litekeen administrazio-terminologia per se egokienaz baino areago.

Goiko bi eskakizun horietariko bakar bati lehentasuna ematekotan bigarrena goraipatu beharra ere aski zehatz azaltzen digu txostengileak, horretan Gotzon Egiarekin gogaide agertzen delarik, honako hau aitortzean: .

Esaldia noren ahotik datorren kontuan izanik, eta izendapen zehatzetara jo nahi izan ez duenez oker-ulerturen batean eroria egon banaiteke ere, aitormena bere balio osoan aintzakotzat hartu eta istimatzekoa dela deritzat.

Terminologia hori nork norekin, non eta nola erabiltzekoa duenari buruzko kezka honek beronek bultzatua da orobat, ene irudiz, ondoko azalpen hau: .

Beste ohar-erizpideak ezertxotan gutxietsi gabe ere, auziaren benetako dimentsioa txostengileak inon baino hurbilagotik hor atzeman duelakoan nago.

Esanik bego beraz, harantzagoko luzamenduetan sartu gabe, funtsezko kontuotan bat natorrela, orohar, aztergai dudan txostenarekin: administrazio-alorreko terminologi kontuok astintzerakoan beronen ikusmolde soziolinguistikoa izan behar dugu denok, hitz-azal ederreko mami hutsalean gelditu nahi ez badugu, abiaburu nagusi eta erizpide gidari.